2009/12/24

Gabonak eta alkohola


Gabonetan ohitura den legez normalean baino gehiago jan eta edaten da. Gainera, egindako estudioen bitartez, jakin badakigu gazteek alkohola edateaz gain beste droga batzuk ere kontsumitzen dituztela. Aipatutako estudio hauek ere adierazten dute, alkohola eta drogak gidatzearekin erlazionaturik daudela eta are gehiago egun hauetan.

Orokorrean gidariek uste dute, legeak jartzen duen alkoholemia edo drogen gehieneko tasak gainditzen ez badira, gidatzea ez dela arriskutsua bihurtzen. Baina esan beharra dago oso oker gabiltzala. Alkohola duen edozein edari motak edo drogek gidatzeko gaitasunean eragiten dute, beraz alkohola edo drogarik hartzen bada, gure ikusmena, entzumena, pertzepzioa,… eta abarrean eragina izango dutela eta gidatzea beraz arriskutsua bihurtuko dela.

Esan ere, nahiz eta alkohola ere droga bat izan baimendutako droga bat dela. Eta horregatik, gobernuak araudiak baimendutako gehieneko alkohol tasa gainditu gabe gidatzea baimentzen duela. Baina kontuz, gidariak ibilgailua arrisku gabe gidatzeko moduan dagoenean bakarrik. Hau da, nahiz eta gehieneko alkohol tasa gainditu ez, gidariaren gaitasunak gutxituta badaude, bide segurtasunaren aurkako delitutzat hartu daiteke.

Araudiak baimentzen duen gehieneko alkoholemi tasa ondorengoa da:

· Arau orokor bezala: 0,25 mlgr/ litro arnas edo 0,5 gr/ litro odol.

· Ibilgailu astunak (+3500), autobusak, taxiak, eskola edo umeen garraioa, lehentasuneko ibilgailuak (anbulantzia, polizia…), garraio bereziak, merkantzia arriskutsuak eta gidari berriak lehenengo bi urteetan: 0,15 mlgr/ litro arnas edo 0,25 gr/ litro odol.

Tasa hauek gaindituz gero, isun ekonomikoa izateaz gain, puntuak ere kentzen dituzte. Eta araudiaren azkeneko aldaketak direla eta honela geratu da:

· 0,50 mlgr/l baino gehiagoko alkoholemia tasa: 6 puntu.

· Ibilgailu astunak, gidari berriak,… 0,25 mlgr/l baino gehiagoko alkoholemia tasa: 6 puntu.

· 0,25 mlgr/l baino gehiago eta 0,5 mlgr/l arteko tasa: 4 puntu.

· Ibilgailu astunak, gidari berriak,… 0,15 mlgr/l baino gehiago eta 0,3 mlgr/l arteko tasa: 4 puntu.

· Edozein drogaren menpe gidatzeak: 6 puntu.

Beraz nahiz eta segurtasunerako ere alkohola eta drogak gidatzearekin nahastea komeni ez den, aipatutako alkohol tasa hauek gainditzea oso erraza da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario