2009/11/09

GAIA: UMEAK LOTZEKO GAILUAK

Oso garrantzitsua da umeak behar bezala lotzea ibilgailuan zirkulatzen dugunean. Istripu bat izanez gero, lesio larriak izango dituzte eta. Araudiak honako hau esaten du: "Ibilgailuan zirkulatzen duten pertsona guztiek segurtasun uhala behar bezala jarrita eraman behar dute. Eta 12 urte baino gutxiagokoek edo 1,35 metrotako garaiera gainditzen ez duten pertsonak behar bezala homologaturiko gailuekin loturik zirkulatu beharko dute".

Bigarren talde honetan umeak sartuko genituzke. Umeak lotzeko gailuak lau taldetan banatzen ditugu: O,I,II eta III taldeak.

O taldea

Talde honetan 10 kilogramo eta gutxi gorabehera urte bat-arteko umeak joan daitezke. Hauei arrautza itxurako eserleku bezala ere ezagutzen zaie. O taldeko gailuak aurreko zein atzeko eserlekuetan kokatuta joan daitezke, baina aurrean joanez gero airbaga deskonektatzeko aukera izan beharko du ibilgailuak. Ez badugu airbaga deskonektatzen, irteterakoan eserlekua atzerantz bota dezake eta umeak osatu ezinezko zauriak jasan ditzake.

O+ taldea

Talde honetan 13 kilogramo eta gutxi gorabehera urte eta erdi-arteko umeak joan daitezke. Talde honetatik aurrera, gailu guztiak atzeko eserlekuetan behar bezala kokatuta joango dira.

O/I taldea

Eserleku hauek 18 kilogramo eta gutxi gorabehera 4 urte-arteko umeak joateko dira.

I taldea

9-18 kilogramo eta gutxi gorabehera urte bat eta 4 urte bitarteko umeentzat.

I/II/III taldea


9-36 kilogramo eta gutxi gorabehera urte bat eta 12 urte bitarteko umeentzat.

II/III taldea

15-36 kilogramo eta gutxi gorabehera 4 urte eta 12 urte bitarteko umeentzat.

Taldearen izenean ikusten den bezala, ume talde bat baino gehiagorentzat balio duela adierazten dezake. Hau dela eta, Euroncap bezalako enpresek eginiko segurtasun probetan (crash-test), argi eta garbi geratu da, umeak lotzeko gailua talde bat baino gehiagokoa denean, segurtasun baldintzak gutxitzen direla.

Gailua kokatzerakoan, kontutan izan beharko dira ondorengoak:

  1. Segurtasun uhalarekin edo isofix sistemarekin lokarrietara ondo lotuta dagoela.
  2. Segurtasun uhala badarama, uhala zimurrik gabe egotea.
  3. Gailua eseri behar den umearen garaiera eta pisuari egokitzen zaizkiola.


Azkenik, sarritan zalantzak izaten ditugu baita ere atzeko zein eserlekutan kokatu beharko den umeak lotzeko gailua. Posible bada, tokirik seguruena erdiko eserlekua izango da. Honela, albo-talka bat izanez gero, umeari behar bada ez zaio talka zuzenean helduko.